2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Izen ofizialaren aldaketa. Jendaurreko informazioa
Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
Hasiera batean, Urroz-Hiria udalerriaren izena aldatzea, eta, egungoaren ordez, izen elebidun hau jartzea: Urroz Villa / Urrotz.
Gaur egun, Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan jasota dagoenez, udalerriak izen bakarra du, gaztelaniaz: Urroz-Villa.
Udalerriak nahi du izen ofiziala elebiduna izatea. Urroz Villa / Urrotz.
Kontsulta bat egin zaio Euskarabidea erakundeari, herriaren euskarazko izendapen berriari dagokionez, molde gomendatuari buruz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea arautzen da udalerrien izena aldatzeko prozedura, 21. artikuluan eta hurrengoetan.
Arau beraren 22. artikuluaren arabera, udalerrien izenak aldatzeko, udalerrientzat ezarritako arauei jarraitu behar zaie.
Bestalde, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean xedatutakoa bete beharko da xedatzen du euskararen erabilera udalerrien izenean.
Osoko Bilkurako legezko kide-kopuruaren gehiengo osoa lortu da, osoko bilkurara bertaratutako zinegotzi guztiek aho batez onetsi dutela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 artikuluak xedatzen dfuenaren haritik.
Beraz, honako erabaki hau hartu zuen korporazio honetako legezko kide-kopuruaren gehiengo osoak:
ERABAKIA:
Lehena.–Hasiera batez onestea euskarazko izena gehitzea gaur egun udalerriak duen gaztelaniazko izen bakarrari.
Beraz, hemendik aurrera Udalak izen hauek izanen ditu:
Gaztelaniazko izena: Urroz Villa (marratxorik gabe).
Euskarazko izena: Urrotz.
Otsailaren 28ko 5/2018 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, izen ofizial horien adierazpen grafikoa, elkarrekin joan behar dutenean, honako hau izanen da:
Urroz Villa / Urrotz (aurretik eta atzetik espazio bat duen barrarekin, marratxorik gabe).
Bigarrena.–Erabaki honen hasierako onespena jendaurrean jartzea hilabetean gutxienez, udal honen iragarki-taulan, aldez aurretik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela. Halaber, akordioa interesdunen eskura egongo da toki-erakunde honen egoitza elektronikoan eta idazkaritzan.
Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuari, jakinaren gainean egon dadin, eta erabakiak dagozkion ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura, jakinaren gainean egon dadin, eta erabakiak dagozkion ondorioak izan ditzan.
Urroz-Hirian, 2025eko abenduaren 15a.–Lehendakaria, Silvia Teilleri Vicondoa; idazkaria, Miren Jaione Mariezkurrena Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2516842