2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Oizko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2026ko plantilla organikoa.
2026ko plantilla organikoaren hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.
Jendaurreko epean erreklamaziorik izan ez denez gero, behin betiko onetsi da plantilla hau:
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
PLAZAREN ZENBAKIA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA (3) | MAILA | LANALDIA | OSAGARRIAK (1) (%) | SARBIDEA (2) | LANEKO EGOERA | EUSKARA MAILA | LANPOSTUAREN BALDINTZAK |
LO | HO | BEO | PO |
1 | Idazkaria | F | A | %100 | 15 | - | 35 | 10 | OL | Hutsik | C1 (ahoz eta idatziz). | Zerbitzu bateratua. Urrozko, Beintza-Labaiengo eta Donamariako udalekin batean. |
2 | Administrari-ofiziala | F. | C | %100 | 35 | 12 | - | - | OL | Jardunean | C1 (ahoz eta idatziz). | Zerbitzu bateratua. Urrozko, Beintza-Labaiengo eta Donamariako udalekin batean. |
Izenen zerrenda
Langile finkoak.
PLAZAREN ZENBAKIA | DEITURAK ETA IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA (3) | KARGUA | ADMINISTRAZIO EGOERA | ZERBITZU AITORTUEN DATA | MAILA | GRADUA | OSAGARRIAK (1) (%) |
LO | HO | BEO | PO |
2 | María Victoria Eulate Etxegia | F. | Administrari-ofiziala | Jardunean | 1990-07-05 | C | 6 | 35 | 12 | - | - |
(1) LO = lanpostuko osagarria; HO = hitzarmeneko osagarria; BO = bateraezintasuneko osagarria; PO = prestasuneko osagarria (lanaldiaren luzapena).
(2) OL = oposizio-lehiaketa.
(3) F = funtzionarioa.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aipatzen diren errekurtsoak, zehazki, 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen direnak.
Oizen, 2026ko urtarrilaren 26An.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2601022