2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da.
Ezkabarten, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2600975