28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, horiek nork betetzen dituzten zehaztuta.

Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), loturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Ezkabarten, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2600976