28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

568E/2025 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Zeharbideen urbanizazio-lanak" inbertsio-lerroaren barruan 2026-2028 plangintza aldiari dagozkion zerrenda hauek: aurrekontu-baliabideen kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda, erreserban dauden inbertsioen zerrenda eta onartu ezin diren inbertsioen zerrenda.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eman zen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legea, Toki Inbertsioen Plana arautzen duena (2022ko apirilaren 1ean indarra hartu zuen), toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da bermatzea nahitaezkoak diren udal zerbitzuak Foru Komunitate osoan ematen direla.

Foru lege honen 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Toki Inbertsioen Plana azpiegiturak eta zuzkidurak instalatzeko, hobetzeko eta berritzeko inbertsioen multzoa da; honako atal hauetan daude horiek sailkatuta: Inbertsio Programak, Toki Programazioa eta Determinazio Libreko Programa.

Toki Programazioaren ataleko plangintza hiru urtekoa izanen da 2023-2025 aldirako, 2026-2028 aldirako eta hurrengoetarako, hala badagokio.

II. tituluaren II. kapitulua Toki Programazioari buruzkoa da, eta 13. artikuluan ezartzen denaren arabera, programak honako inbertsio-lerro hauek izanen ditu:

a. Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak.

b. Zoladura-lanak sareekin.

c. Sarerik gabeko zoladura-lanak.

d. Zeharbideen urbanizazio-lanak.

e. Udal eta kontzejuetako zuzkidurak.

Aipatutako foru legearen 16. artikuluan, Toki Programazioaren atalari dagozkion inbertsioak behin-behinean sartzeko prozedura zehazten da, eta, horrekin bat etorriz, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 23an emandako 570E/2024 Ebazpenaren bidez (2025eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 11koan) onetsi ziren Toki Programazioaren inbertsio-lerro bakoitzerako zenbatekoen hasierako banaketa, gehieneko kostu unitarioen eguneraketa, toki entitate bakoitzaren gehieneko ekarpenaren mugen eguneraketa, inbertsioak hautatzeko eta lehenesteko irizpideak eta Toki Inbertsioen Planean sartzeko eskaeretarako ereduzko agiriak, hori guztia 2026-2028 plangintza aldirako. Ebazpen horretan 2 hilabeteko epea ezarri zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, toki entitate interesdunek Toki Inbertsioen Planaren Toki Programazioaren atalean sartu nahi zituzten inbertsioen eskaerak aurkez zitzaten.

Arestian aipatu den 16. artikuluan ezartzen denez, eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, inbertsioak hautatu eta lehenetsiko dira, martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legearen 19. artikuluan eta III. eranskinean adierazitako irizpideei jarraikiz, eta Toki Administrazioaren arloan eskuduna den zuzendaritza nagusiak ebazpen bat emanen du Toki Inbertsioen Planaren Toki Programazioaren atalaren barruan sartzen diren inbertsioak onesteko. Ebazpen horrek honako hauek bildu beharko ditu:

a. Aurrekontu baliabideen kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda bat.

b. Erreserban dauden inbertsioen zerrenda bat.

c. 8/2022 Foru Legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren inbertsioen zerrenda bat.

Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da (haren ordez, ebazpen independenteak eman daitezke inbertsio-lerro bakoitzerako), eta argitalpen horrek bidezko diren jakinarazpen ondorioak izanen ditu, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoarekin.

Bestetik, 8/2022 Foru Legearen 3. artikuluarekin bat, Planak 30.000.000 euroko zuzkidura dauka 2022ko ekitaldirako eta, ondoko ekitaldietarako, honela kalkulatuko da urte bakoitzeko zuzkidura: aurreko ekitaldiko aurrekontuan Kapital Transferentzien Funts gisa jasotakoa, gehi Nafarroako Foru Komunitateak aurreko ekainean daukan urterik urterako Kontsumoko Prezioaren Indizean (KPIa) ezarritako zenbatekoa adinakoa, hala ezarrita baitago Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 123. artikuluan. Bestalde, 4. artikuluaren arabera, Toki Programazioaren atalari Planaren urteko zuzkiduraren %40 dagokio.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 570E/2024 Ebazpenean, Toki Programazioaren inbertsio-lerro bakoitzerako zenbatekoen hasierako banaketa onetsi zen. Banaketa hori egiteko, Toki Programaziorako 13.947.088,32 euroko zuzkidura kalkulatu zen 2026ko, 2027ko eta 2028ko ekitaldi bakoitzerako. Une honetan, kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitatean 2025eko ekainean izandako urtetik urterako Kontsumoko Prezioen Indizea (KPIa) eta Nafarroako Gobernuaren epe ertaineko aurrekontu-plangintza, bidezkoa da urteko zuzkidura eguneratzea zeharbideen urbanizazio-lanen inbertsio-lerroari dagokionez, 2026an %2,4ko KPIa, 2027an %1,7ko KPIa eta 2028an %2,4ko KPIa aplikatuz.

8/2022 Foru Legearen 18. artikuluaren arabera, zeharbideen urbanizazio-lanetarako inbertsioetarako, behin-behinean sartzeko eskaerekin batera igorri behar da, aipatu foru lege horren 16.4 artikuluan eskatutako dokumentazioaz gain, Herri Lanen gaietan eskuduna den zuzendaritza nagusian toki entitateak zeharbidea berritzeko duen asmoa jakinaraziz aurkeztutako eskaeraren kopia, edo bestela, zuzendaritza nagusi horren onespena jaso izana ziurtatzen duen dokumentazioa, aplikagarria den araudia betez.

Espedientean Toki Azpiegituren Zerbitzuaren txostena jaso da, 2025eko azaroaren 25ekoa, agerian uzten duena 18 eskaera aurkeztu direla eta guztiak epearen barruan aurkeztu direla, hau da, 2025eko apirilaren 11ra arteko epearen barruan. Zeharbideen urbanizazio-lanen lerroko eskaeratzat hartu dira galtzadaren zabalera osoa berritzeko asmoa dutenak bakarrik, tokiko entitateen eskumeneko gainerako urbanizazioaz gain. Lanak sartzeko eskaera guztiak onartu dira. Eskaerei esleitutako puntuazioak ematean, inbertsioa egiteko beharrari erreparatu zaio lehenik, eta aldagai horren arabera inbertsioak honela sailkatu dira: presakoak, epe laburrean beharrezkoak direnak, komenigarriak direnak edo lehentasunik gabeak. Bigarrenik, toki entitateak Toki Inbertsioen Planetatik jaso duen ekarpen bolumenari begiratu zaio. Txosten teknikoan, xeheki azaldu da nola eman den atal bakoitzari dagokion puntuazioa; hortaz, behar bezala arrazoitu da hautatutako eta lehenetsitako inbertsioen proposamena.

Toki Azpiegituren Zerbitzuak diru-erreserba bat egin du premiazko prozeduraren bidez behin betiko sartzen diren inbertsioei eta egin beharreko ordainketei aurre egiteko, 8/2022 Foru Legearen 4. artikuluan ezarri bezala, eta, orobat, foru lege horren 17. artikuluan aurreikusten diren %10 bitarteko gehikuntzei erantzun ahal izateko.

Kontuan harturik hautapen eta lehenespenen hurrenkera eta erabilgarri dagoen aurrekontua, Toki Azpiegituren Zerbitzuak honako zerrenda hauek onets daitezela proposatzen du "zeharbideen urbanizazio-lanak" inbertsio-lerrorako: behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda (8 inbertsio, 8 toki entitatek aurkeztuak), erreserban dauden inbertsioen zerrenda (6 inbertsio, 6 toki entitatek aurkeztuak), eta onartu ezin diren inbertsioen zerrenda (4 inbertsio).

Proposamena bat dator "zeharbideen urbanizazio-lanak" inbertsio-lerrorako honako xedapen hauetan jasotako baldintzekin: 8/2022 Foru Legearen II. eranskineko 1.d) atala, non diruz lagundu daitekeen zenbatekoa kalkulatzeko oinarria arautzen baita, eta 570E/2024 Ebazpena, zeinaren bidez toki entitate bakoitzeko gehieneko kostu unitarioak eta toki entitate bakoitzaren gehieneko ekarpenaren mugak eguneratzen baitira eta inbertsioak hautatzeko eta lehenesteko irizpideak onesten baitira. Ebazpen honetan ezarritakoaren arabera, gehieneko diru-ekarpena ez da 680.000,00 eurotik gorakoa izanen toki entitate bakoitzeko.

Espedientean jaso dira Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren 2025eko azaroaren 26ko txostena eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren 2025eko azaroaren 27ko txostena, non Toki Azpiegituren Zerbitzuak egindako proposamena berresten baita.

Horrenbestez, Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legean ezarritakoarekin bat, eta erabiliz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak aitortzen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Eguneratzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 570E/2024 Ebazpenaren xedapen zatiaren lehen atalean "zeharbideen urbanizazio-lanak" inbertsio-lerrorako aurreikusitako zenbatekoak, kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitatean 2025eko ekainean izandako urtetik urterako Kontsumoko Prezioen Indizea (KPIa) eta Nafarroako Gobernuaren epe ertaineko aurrekontu-plangintza, 2026an %2,4ko KPIa, 2027an %1,7ko KPIa eta 2028an%2,4ko KPIa aplikatuz, honako xehetasun hauen arabera:

2026

2027

2028

2026-2028

Ehunekoa

Zeharbideen urbanizazio-lanak

1.142.545,48

1.161.968,75

1.189.856,00

3.494.370,23

%8

2. Toki Programazioaren barruan "zeharbideen urbanizazio-lanak" inbertsio-lerroari esleitutako zenbatekoan 322.816,40 euroko erreserba egitea, premiazko prozeduraren bidez behin betiko sartzen diren inbertsioei eta egin beharreko ordainketei aurre egiteko, 8/2022 Foru Legearen 4. artikuluan ezarri bezala, eta, orobat, foru lege horren 17. artikuluan aurreikusten diren ekarpenen gehikuntzei erantzun ahal izateko.

3. Onestea Toki Inbertsioen Planaren Toki Programazioaren atalaren barruan "zeharbideen urbanizazio-lanak" inbertsio-lerroan behin-behinean sartzen diren inbertsioen zerrenda, aurrekontu-baliabideen kargura, eta haientzat guztira 3.171.553,83 euroko ekarpena egitea (BEZ gabeko inbertsioa. 4.291.925,78 euro), 1. eranskinaren arabera.

4. Zeharbideen urbanizazio-lanei dagozkien erreserbako zerrendako inbertsioen zerrenda onartzea, guztira 2.727.640,41 euroko ekarpenarekin (BEZ gabeko inbertsioa. 3.481.862,03 euro), 2. eranskinaren arabera.

5. Onestea onartu ezin diren inbertsioen zerrenda, 3. eranskinean jasotzen dena. Inbertsio horiek ezin onartuzkoak dira 8/2022 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzen ez dituztelako.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela haren aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Ebazpena argitaratzeak jakinarazpenaren ondorioak izanen ditu.

7. Bi hilabeteko epe luzaezina ezartzea, Herri Lanen gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiarekin dagokion lankidetza hitzarmena sinatzen denetik kontatzen hasita, 1. eranskinean jaso diren inbertsioen titular diren toki entitateek aurkez ditzaten, alde batetik, Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezartzen den dokumentazioa, eta bestetik, horretarako sinatutako lankidetza hitzarmena.

Iruñean, 2025eko abenduaren 30ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia. Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Ana Rodríguez Hidalgo (aldi baterako ordezten ari da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, bat etorriz Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 26ko 11/2024 Foru Aginduarekin).

2026-2028 ALDIRAKO INBERTSIOAK, "ZEHARBIDEEN URBANIZAZIO-LANAK" INBERTSIO-LERROAN

1. ERANSKINA.–BEHIN-BEHINEAN SARTUTAKO INBERTSIOAK

Hurrenkera

Espedientea

IFZa

Entitate mota

Eskatzailea

Titulua

Inbertsio finantzagarria (BEZa kenduta) (eurotan)

Finantzagarria ez den zenbatekoa (eurotan)

Finantzagarria ez den kontzeptua

Gehieneko ekarpenaren muga

Toki entitatearen hurrenkera-zenbakia

Herria

IBM

PEB

HLK

Urtekoen proposamena

Behin-behineko ekarpena (eurotan)

1

0021-PL20-2025-000035

P3109300H

Udalerri bakuna

Eslaba

NA-8605 zeharbidea zolatzea eta sareak

706.419,42 €

- €

1

106

10

10,000

10,000

2027-2028

537.155,42 €

2

0021-PL20-2025-000033

P3120200E

Udalerri bakuna

Azkoien

NA-8701 zeharbidearen (Río kalea) urbanizazio-lanak

246.699,94 €

- €

1

5.989

10

9,929

9,989

2026-2027

209.694,95 €

3

0021-PL20-2025-000032

P3114802F

Mankomunitatea

Erdialde-Mairagako Mankomunitatea

AZKOIEN. NA-8701 zeharbideko (Río kalea) sareak berritzea

179.987,03

-

1

5.989

10

9,929

9,989

2026-2027

125.990,92

4

0021-PL20-2025-000030

P3110600H

Udalerri bakuna

Funes

NA-6630 zeharbidea (Azkoiengo etorbidea, 2. fasea) zolatzea eta sareak

680.899,72

-

1

2.588

10

9,915

9,987

2027-2028

516.928,18

5

0021-PL20-2025-000004

P3105000H

Udalerri bakuna

Baztan

NA-8303 zeharbidea zolatzea eta sareak, Oronoz-Mugairin

773.810,07

20.753,94

(1)

1

7.850

10

9,830

9,975

2026-2028

603.124,93

6

0021-PL20-2025-000025

P3106700B

Udalerri bakuna

Cascante

NA-6830 zeharbidea (erromatar bidea) zolatzea eta sareak

503.871,70

-

1

4.118

10

9,790

9,969

2027-2028

392.848,17

7

0021-PL20-2025-000006

P3102500J

Udalerri konposatua

Arakil

HIRIBERRI ARAKIL. NA-2410 zeharbidea (Goialde kalea) zolatzea eta sareak

140.279,36

-

1

115

10

9,751

9,963

2028

105.811,26

8

0021-PL20-2025-000002

P3107700A

Udalerri bakuna

Cortes

NA-5221 zeharbidea zolatzea eta sareak

998.294,72

40.909,88

(1)(2)

(4)

1

3.153

10

9,598

9,940

2026-2028

680.000,00

Behin-behineko ekarpenak, guztira

3.171.553,83

(1) 14.2, 14.3 eta 15.3.b artikuluen arabera mugatutako ordainsari edo ukipenen zenbatekoa.

(2) Diruz lagungarriak ez diren jarduketak, II.1.D eranskinaren arabera.

(3) Finantzagarriak ez diren jarduketak, 14.D artikuluaren arabera.

(4) Inbertsio honi dagokion ekarpena txikiagoa da kalkulatutakoa baino, toki entitate bakoitzeko ematen den gehieneko zenbatekoa (680.000 euro) gainditzeagatik.

2. ERANSKINA.–ERRESERBAN DAUDEN INBERTSIOAK

Hurrenkera

Espedientea

IFZa

Entitate mota

Eskatzailea

Titulua

Inbertsio finantzagarria (BEZa kenduta) (eurotan)

Finantzagarria ez den zenbatekoa (eurotan)

Finantzagarria ez den kontzeptua

Gehieneko ekarpenaren muga

Toki entitatearen hurrenkera-zenbakia

Herria

IBM

PEB

HLK

1

0021-PL20-2025-000020

P3134800F

Kontzejua

Arraitz-Orkin

N-121-A zeharbidearen urbanizazio-lanak Arraizko Bentetan

737.586,38

6.893,34

(1)

1

205

10

9,489

9,923

2

0021-PL20-2025-000036

P3115200B

Udalerri bakuna

Lesaka

NA-4000 zeharbidea (Bittiria kalea) zolatzea eta sareak

563.142,57

-

1

2.716

8

9,796

8,269

3

0021-PL20-2025-000021

P3114100E

Udalerri bakuna

Larraga

NA-601 zeharbidearen eta NA-6130eko tarte baten urbanizazio-lanak

586.961,46

-

1

2.127

8

9,768

8,265

4

0021-PL20-2025-000018

P3106400I

Udalerri bakuna

Caparroso

NA-128 zeharbidea zolatzea eta euri-uren sarea

547.622,49

-

1

2.874

8

9,643

8,246

5

0021-PL20-2025-000028

P3114802F

Mankomunitatea

Erdialde-Mairagako Mankomunitatea

CAPARROSO. NA-128 zeharbideko sareak berritzea

293.145,26

-

2

2.874

8

9,643

8,246

6

0021-PL20-2025-000010

P3155300A

Udalerri bakuna

Lekunberri

NA-1300 zeharbidea zolatzea eta sareak (1. fasea)

624.391,96

122.118,57

(1)(2)

1

1.698

4

9,763

4,864

(1) 14.2, 14.3 eta 15.3.b artikuluen arabera mugatutako ordainsari edo ukipenen zenbatekoa.

(2) Diruz lagungarriak ez diren jarduketak, II.1.D eranskinaren arabera.

(3) Finantzagarriak ez diren jarduketak, 14.D artikuluaren arabera.

(4) Inbertsio honi dagokion ekarpena txikiagoa da kalkulatutakoa baino, toki entitate bakoitzeko ematen den gehieneko zenbatekoa (680.000 euro) gainditzeagatik.

3. ERANSKINA.–BALDINTZAK EZ BETETZEAGATIK ONARTU EZIN DIREN INBERTSIOAK

Espedientea

IFZa

Entitate mota

Eskatzailea

Titulua

Ez onartzeko arrazoia

0021-PL20-2025-000017

P3117700I

Udalerri bakuna

Murieta

NA-132-A zeharbidea zolatzea

21.1 artikulua ez betetzea: Inbertsioa hasita egotea

0021-PL20-2025-000023

P3173900F

Kontzejua

Zubiri

N-135 zeharbideko iparraldeko tarte baten urbanizazio-lanak

Lehentasunik gabeko inbertsio gisa kalifikatua

0021-PL20-2025-000029

P3104900J

Udalerri konposatua

Basaburua

JAUNTSARATS. Zenbait jarduketa NA-411 zeharbidean

Lehentasunik gabeko inbertsio gisa kalifikatua

0021-PL20-2025-000040

P3113452A

Mankomunitatea

Jurramendiko Mankomunitatea

MURIETA. NA-132-A zeharbideko sareak berritzea

21.1 artikulua ez betetzea: Inbertsioa hasita egotea

Iragarkiaren kodea: F2517296