28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erdi mailako teknikaria-osasun hezitzaileen 7 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoak jarri direla deialdi honen aurka: erdi mailako teknikaria-osasun hezitzaileen 7 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, urriaren 13ko 1962E/2025 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31koan, argitaratua. Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2600680