28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2025eko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa. Erabakia 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Idazkaria/kontu-hartzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: funtzionario titularra ordezkatzen, zerbitzu-eginkizunetan baitago. Araubide juridikoa: administrazio-kontratuduna. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Egoera: jardunean. Araubide juridikoa: F. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.

Lanpostua: administrari laguntzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: jardunean. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %12 (mailakoa); %17,63 (konpentsaziokoa).

Izenen zerrenda

Administrazio-araubidea.

Deiturak eta izena: Corera Gavíria María Eugenia, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. A maila. Lanpostua: Idazkaria/kontu-hartzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2025eko urtarrilaren 27a.

Lan-araubidekoa.

Deiturak eta izena: Moreno Alba, Alfredo. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 4a.

Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen plantilla honen behin betiko onespenaren aurka paratzen ahal dela:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Torres del Rion, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2600949