2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Biurrun-Olkozko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa. Erabaki hori 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an.
Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitara dadila agintzen da, ondorio guztietarako; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.
Biurrun-Olkotzen, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: idazkaria. Plaza kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Udalen batasunean, Tebas-Muru Artederretako Udalarekin.
Lanpostua: administrari-ofiziala/diruzaina. Plaza kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa*. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.
(*) Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin, eta ikusita zer zerbitzu-premia dituen toki-erakunde honek, erabaki da "administrari-ofiziala/diruzaina" lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea.
Administrazio-kontratudunak.
Lanpostua: idazkaria. Plaza kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio-egoera: jardunean.
Izenen zerrenda
Gómez Senosiáin, Ana.–Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2018ko ekainaren 27a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 2.
Ena Gracia, M.ª Begoña.–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2017ko azaroaren 16a. Gradua: 2.
Iragarkiaren kodea: L2600978