28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2026ko urtarrilaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Mankomunitatearen 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lakuntzan, 2026ko urtarrilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2601027