179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

208/2026 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez destinoa esleitzen baitzaie, zerbitzu eginkizunetako egoeran, ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak betetzeko deialdian hautatutako izangaiei.

6513E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen 17 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien plazak oposizio bidez betetzeko deialdian bete beharreko plazen zerrendaren aurka.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

354E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko CS1 lurzatiaren xehetasun-azterketaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Xehetasun-azterketa hori Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatu zuen, eta Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 837/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

573/2026 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, ebazten duena udal musika eskolentzako dirulaguntzen deialdia, apirilaren 29ko 235/2026 Ebazpenaren bidez onetsia. DDBN kodea: 902936.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren 26an hartua, "Tuteran Unibertsitate Publikoa ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala", Ekonomia eta Ogasun Departamentuak sustatua, onura publikokoa eta gizarte interesekoa dela deklaratzen duena, desjabetzearen ondorioetarako.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren 26an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizial batzuk eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

357/2026 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita errenta egokiagatiko erosahalmen nahikotasuna (ERREGEROSNA) izeneko adierazlea 2026ko ekitaldi fiskalerako, eta 11.201,44 eurotan finkatzen baita.

201/2026 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez beste baimen bat ematen baitzaio Cordovillako Adériz Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 12ko 347/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman dira, batetik, maisu-maistren kidegoan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2026-2027 ikasturtean indarrean izanen direnak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan iragarritako espezialitateetan, eta bestetik, haietan sartu ez diren izangaien behin betiko zerrenda, ez dutelako betetzen Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2 artikuluan ezarritakoa.

208E/2026 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Lanbide Heziketako ikastetxeen deskarbonizazioa" deritzon lehiaketa onesten baita.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

26-1032 gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian

ORKOIEN

Deialdia, egin dadin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat, arkitekto teknikoaren lanpostuan aritu daitezen (B maila)

TUTERA

Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen erdi mailako teknikarien bost plaza

UNTZUE

Oposizio-lehiaketa murriztua, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat

ALESBES

Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat errelebo-kontratuaren modalitatean betetzeko. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala, 1. poligonoko 392. partzelan. 61. artikulua (Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak), c.1.1. puntua (Azaleren koadroa)

ARTAZU

Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Behin betiko onespena

BAZTAN

8. poligonoko 8. partzelarako hirigintza-hitzarmena jendaurrean paratzea

Hitzarmena Bidasoa Kultur Zerbitzuak SLrekin

BEIRE

Kontribuzio bereziak, La Serna kalean zoladura jartzeko eta sareak berritzeko obrak direla eta. Behin betiko onespena

BERRIOZAR

Laguntzak, parte hartzeko Kultura, Kirol, Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloek antolatutako jardueretan (2026-2027 ikasturtea). Laburpena

BURLATA

Akats zuzenketa, jarduera-lizentziaren eskaeran. Merkataritza-establezimendu handia (hipermerkatua)

CORELLA

Jendaurrean jartzea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak (Convenios_T_EDP/2024/17-307135C eta Convenios_T_EDP/2024/21-306744J)

Jendaurrean jartzea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak (Convenios_T_EDP/2026/4-309965H eta Convenios_T_EDP/2026/3-309971Q)

LIZARRA

Hirigune historikoko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia. Jendaurreko aldia luzatzea

EULATE

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako

FUNES

Tasa publiko bat indargabetzea, jasota dagoena Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa publikoak arautzen dituen ordenantzaren zenbatekoen eranskineko 15. puntuan. Behin betiko onespena

IGUZKITZAKO KONTZEJUA

Soberako lurzati deklaratzea azalera hau: Iguzkitzako 3. poligonoko 426. eta 320. lurzatien artean dagoena. Informazio publikoa

ITZA

Finken normalizazio proiektua, 2. poligonoko 275. lurzatian (AH-15.10). Behin betiko onespena

LARRAGA

Aldaketa, honako hauetan: hirigintzako araudiaren 42. eta 100. artikuluak. Hasierako onespena

LODOSA

Euskara ikasleendako dirulaguntzak. Laburpena. 2025-2026 ikasturtea

IRUNBERRI

Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena Iturbero kirolgunea, pilotalekua eta rokodromoa erabiltzeagatik. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa, isilbidez ezesteagatik ordainsari-alde batzuk ordaintzeko egindako eskaera, antzinatasun kontzeptuagatik. Interesdunak epatzea

TUTERA

Udal ordenantza, autotaxien hiri-zerbitzu publikoa arautzen duena. Behin betiko onespena

EGUESIBAR

Dirulaguntzak kirol-klubentzat, baldin oinarriko kirol federatua egiten badute kirol-eskoletan, 2026-2027 kirol denboraldian. Laburpena

Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, Udalaren haur-eskoletan hezkuntza-zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena.
Behin betiko onespena

ALESBES

Akats zuzenketa, jarduera-lizentziaren eskaeran. Taberna berezia / jatetxea zaharberritzea

ATARRABIA

Borondatezko birpartzelazioa Udal Plan Orokorreko UC-12ko 408. eta 409. lurzatietan. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Jarduera-lizentzia ematea. Familiei arreta emateko zentroa

ZARAITZUKO BATZORDE NAGUSIA

Iratiko Biosfera Erreserbaren Partzuergoaren estatutuen aldaketa. Informazio publikoa