2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO BATZORDE NAGUSIA
Iratiko Biosfera Erreserbaren Partzuergoaren estatutuen aldaketa. Informazio publikoa
Zaraitzuko Batzorde Nagusiak 2026ko abuztuaren 18an egindako osoko bilkuran honako hau erabaki zuen:
1. Iratiko Biosfera Erreserbaren Partzuergoaren estatutuen aldaketa hasiera batean onestea.
2. Erabakia eta estatutuen testua jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzorde Nagusiaren iragarki-oholean, interesdunek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izateko; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 212.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Espedientea ikusgai dago Zaraitzuko Batzorde Nagusiaren idazkaritzan.
Eta hau argitaratu da jende orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Ezkarozen, 2026ko abuztuaren 19an.–Batzordeburua, Gustavo Goiena Agirre.
Iragarkiaren kodea: L2611370