179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hirigune historikoko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia. Jendaurreko aldia luzatzea

Lizarrako Udalak, 2026ko uztailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigune historikoko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia, udalak berak sustatutakoa. Erabaki hori 2026ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an.

Ikusirik, udako oporrak direla eta, jendaurreko informazioaren izapidea ezin izan dela egin araudiak ezarritakoaren arabera, eta Udalak ez duela jaso plan horren paperezko bertsiorik.

Ikusirik espedienteak jendaurrean egon behar duela hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egon behar duela Udalaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Horregatik guztiagatik, bada, alkatearen 2026ko abuztuaren 27ko 940 Ebazpenaren bidez, onetsi da beste hilabetez jartzea plana jendaurrean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Aldi horretan espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan, egoki iritzitako alegazioak formula daitezen. Orobat, iragarkia paratuko da Nafarroako egunkarietan.

Lizarran, 2026ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2611671