179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

354E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko CS1 lurzatiaren xehetasun-azterketaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Xehetasun-azterketa hori Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatu zuen, eta Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 837/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Horrenbestez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko CS1 lurzatiaren xehetasun-azterketaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Xehetasun-azterketa hori Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatu zuen, eta Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 837/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak zenbatuko dira ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Eguesibarko Udalari eta NASUVINSAri igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 7an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Rafael Araujo Guardamino, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren ordez, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 26ko 11/2024 Foru Aginduari jarraikiz.

ONETSITAKO ARAUDIA

Iragarkiaren kodea: F2611483