179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa, honako hauetan: hirigintzako araudiaren 42. eta 100. artikuluak. Hasierako onespena

Udal honek, 2026ko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzaile bat egitea Larragako Udal Planean; hain zuzen ere, hirigintzako araudiaren 42. eta 100. artikuluetan. Larragako Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak. Hori dena, aplikatuz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluak.

Larragan, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2611634