2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Dirulaguntzak kirol-klubentzat, baldin oinarriko kirol federatua egiten badute kirol-eskoletan, 2026-2027 kirol denboraldian. Laburpena
DDBN kodea: 926437.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/926437).
Lehena.–Deialdiaren xedea. Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Eguesibarren, oinarriko kirol federatuaren alorrean, laguntza emateko kirol-irakaskuntzako eskolei, 2026-2027 kirol denboraldian. Diruz lagungarriak izanen dira 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era egindako gastuak.
Bigarrena.–Eskabideak aurkezteko epea eta lekua. Dirulaguntzaren eskaerak aurkeztu beharko dira egoitza elektronikoko erregistroaren bidez, behar den administrazio izapidea baliaturik:
https://sedeelectronica.valledeegues.es/catalogoservicios.aspx?area=505&ambito=72.2
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2611520