179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa, isilbidez ezesteagatik ordainsari-alde batzuk ordaintzeko egindako eskaera, antzinatasun kontzeptuagatik. Interesdunak epatzea

Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek, 2026ko abuztuaren 28an, jarraian hitzez hitz jasoko den ebazpen hau eman zuen:

"Ebazpena, 2026ko abuztuaren 28an Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek emana, zeinaren bitartez epatzen baitira pertsona eta erakundeak, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 26-01226 gora jotzeko errekurtsoa baiesteak. Errekurtso hori Agustín Gogorcena Aoizek jarri zuen, isilbidez ezetsi baitzioten ordainsari-alde batzuk ordaintzeko egin zuen eskaera, antzinatasun kontzeptuagatik.

Ikusirik 2026ko abuztuaren 6an udal honen erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 26-01226 errekurtsoari buruz. Errekurtsoa Agustín Gogorcena Aoizek jarri zuen, isilbidez ezetsi baitzioten ordainsari-alde batzuk ordaintzeko egin zuen eskaera, antzinatasun kontzeptuagatik. Horrenbestez, eta baliatuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1k) artikuluan aitortutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen hamar egun balioduneko epean, baldin eta errekurtsogilearen uziak baiesteak ukitzen ahal baditu haien eskubide edo interes legitimoak, eta uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean".

Irunberrin, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2611643