179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hitzarmena Bidasoa Kultur Zerbitzuak SLrekin

Baztango Batzar Nagusiak, 2026ko uztailaren 1ean egin ohiko bilkuran, 10.5 zenbakiko erabakian honako hau erabaki zuen:

1.–Bidasoa Kultur Zerbitzuak SLrekin hitzarmena onestea, Baztan Abentura Parken jarduera handitu edota garatzeko herri-lurretako lurzatiak lagatzeko.

2.–Batzar Nagusiko lehendakariari ahalmena ematea, haren izenean eta hura ordezkatuz, aipatutako hitzarmena eta akordio hau lortzeko behar diren dokumentu guztiak sina ditzan.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat.

4.–Akordio hau interesatuei helaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioetarako.

Baztanen, 2026ko uztailaren 1ean.–Batzarburua, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2611882