179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien plazak oposizio bidez betetzeko deialdian bete beharreko plazen zerrendaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1322/2025 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza, gehienez ere, oposizio bidez betetzeko (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa). Deialdi horretan, María Camino Valencia Valencia andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du bete beharreko plazen zerrendaren aurka, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1577/2026 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez:https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-ElektronikoaHorretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2611658