179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Akats zuzenketa, jarduera-lizentziaren eskaeran. Taberna berezia / jatetxea zaharberritzea

2026ko abuztuaren 18ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu iragarki baten bidez, jendaurrean jarri zen espediente bat, taberna berezi / jatetxe bat zaharberritzeari buruzkoa. Espin Saez M y Vallejo Muñor DF da sustatzailea.

Iragarkian akatsa atzeman da; hain zuzen, jendaurreko epea 15 egun balioduneko dela adierazten da, baina epe horrek, gutxienez, 20 egun baliodunekoa izan behar du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamenduaren 48. artikuluari. Hortaz, zuzenketa hau argitara ematen da, eta adierazten da espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko idazkaritzan 2026ko irailaren 15era arte.

Alesbesen, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2611968