2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Jendaurrean jartzea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak (Convenios_T_EDP/2026/4-309965H eta Convenios_T_EDP/2026/3-309971Q)
Corellako Udalak, 2026ko abuztuaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Kontuan izanik behar bezala erregistratutako idazkiak aurkeztu zirela (dagozkien espedientetan jasota dagoen bezala), zeinen bidez eskatzen baita izapidetu dadila transakzio-hitzarmen bat Cierzo eta Argenzón mendietako herri-ondasunak berreskuratzeko, aprobetxamenduen titular bakoitzaren lurzatiei dagokiena, konpentsazio ekonomikoaren formularen bidez.
Kontuan izanik Corellako Udalak 2021eko apirilaren 15ean onetsi zituela hasiera batez herri-lurrak berreskuratzeko oinarri orokorrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 22an hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 18an.
Kontuan izanik Udalak hasiera batez onetsi zituela 15. eta 16. poligonoetarako eta horietan xehatutako lurzatietarako oinarri partikularrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 13an hartutako erabaki baten bidez, eta 2024ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 29an.
Aintzat harturik, norberaren izenean eta/edo ordezkariak diren aldetik, eskatzaile guztiek sinatu dutela banakako transakzio-hitzarmena, zeina onesten baita. Hitzarmen horiek, horretarako bideratutako espedientean dauden txosten teknikoen arabera, betetzen dituzte aplikatu beharreko araudia eta Corellako herri-lurretako ondasunak berreskuratzeko oinarri partikularrak.
Aintzat harturik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordeak 2026ko abuztuaren 6an emandako irizpena, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 116.1 artikuluari, 280/1990 Foru Dekretuaren 30., 31. eta 32. artikuluei eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki-araubidearen oinarriei buruzkoa).
Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak, Corellako Udalaren eta interesdun hauen artean:
1. María Mercedes eta María Victoria Chivite Fernández (16. poligonoko 513., 523., 539., 542. eta 543. lurzatiak). CONVENIOS_T_EDP/2026/4-309965H.
2. Ana María eta Roberto Bermejo Sanz (15. poligonoko 799. lurzatia). CONVENIOS_T_EDP/2026/3-309971Q.
Bigarrena.–Erabakia jendaurrean jartzea, 30 egun baliodunean, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.–Adostea ezen, alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen dela, eta, horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari bidaliko zaizkiola espedienteak, behar bezala izapidetuta, behin betiko onets ditzan.
Laugarrena.–Agintzea, hitzarmenak behin betiko onetsitakoan, horiek eskritura publikoan formalizatzeko eta herri-ondasunetan izandako aldaketak jabetza erregistroan jaso eta inskribatzeko, bai eta katastroko aldaketa eta udal ondasunen inbentarioa izapidetzeko ere.
Corellan, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2611352