179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Tasa publiko bat indargabetzea, jasota dagoena Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa publikoak arautzen dituen ordenantzaren zenbatekoen eranskineko 15. puntuan. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2026ko ekainaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du indarrik gabe uztea tasa publiko bat, jasota dagoena Funesko eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa publikoak arautzen dituen 7. ordenantza fiskalaren zenbatekoen eranskineko 15. puntuan (Lurzorua okupatzea edukiontziekin eta/edo obretako materialekin, aldamioekin, garabiekin eta antzeko beste batzuekin).

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaraturik 2027ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 7an, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa nahiz oharrik, aipatu ordenantza behin betiko indargabetu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Funesen, 2026ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2611458