179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZAKO KONTZEJUA

Soberako lurzati deklaratzea azalera hau: Iguzkitzako 3. poligonoko 426. eta 320. lurzatien artean dagoena. Informazio publikoa

Iguzkitzako Kontzejuak, 2025eko martxoaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati deklaratzea azalera hau: Iguzkitzako 3. poligonoko 426. eta 320. lurzatien artean dagoena. 14,53 m² dira, eta Iguzkitzako Kale Nagusian dago.

Soberako lurzatien deklarazioaren xedea da lursaila adjudikatzea jabe eskatzaileei, alegia, zolatu eta sailkatu gabeko soberako lursailaren mugakide ere badiren jabeei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iguzkitzako Barrutiko Udalaren iragarki-taulan, nahi duenak azter dezan, eta aurkez ditzan bidezko irizten dituen erreklamazio, kexa edo oharrak.

Iguzkitzan, 2026ko abuztuaren 31n.–Kontzejuko burua, Sergio Pérez de Urabain Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2611672