2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Kontribuzio bereziak, La Serna kalean zoladura jartzeko eta sareak berritzeko obrak direla eta. Behin betiko onespena
Beireko Udalak, 2026ko ekainaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio berezi batzuk ezartzea eta arautzea, helburu dutenak La Serna kalean zoladura jartzeko eta sareak berritzeko obra finantzatzea. Obra hori sartuta dago Toki Inbertsioetarako 2022-2025 aldirako Planean. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2026ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 16an, eta jendaurrean egon den bitartean inork ez duenez alegaziorik jarri, onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz xedatuta dagoenari erabakian bertan.
Espedientearen funtsezko elementuak:
Inbertsioaren zenbatekoa: 130.426,28 euro.
Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (Toki Inbertsioetarao Plana): 93.956,73 euro.
Banatu beharreko zenbateko garbia: 36.469,55 euro.
Beiren, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2611859