2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, Udalaren haur-eskoletan hezkuntza-zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena.
Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2026ko ekainaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat honako honetan: Ordenantza fiskala, Udalaren haur-eskoletan hezkuntza-zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena.
Aldaketa horren hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko aldiaren iragarkia argitara eman zen 2026ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 14an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
Aldaketaren ondoren, artikulu hau gehitu zaio ordenantzari:
"11. artikulua. Salbuespena kuoten ordainketan.
1. Kuota ordaintzetik salbuestea baloratuko da haurra arrisku sozialeko edo psikosozialeko faktoreen mende dagoenean eta garapenean arazoak dituenean, egoera ekonomikoaren eta familiarraren arabera. Edonola ere, salbuespen hau onesteko egoera frogatzen duen txosten sozial bat eskatuko da, baita Eskubide Sozialetako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zerbitzuaren edo NHEBZren Arreta Goiztiarreko taldearen kasuan kasuko txostena ere.
2. Kuota ordaintzetik salbuesteko eskaera dagokion udalaren gizarte zerbitzuek edo Arreta Goiztiarreko Zerbitzuak proposatuko dute eta igorriko diote arlo horretan eskumena duen Eguesibarko Udaleko organoari. Hark onartu edo ukatu eginen du, aurkeztutako txostenen arabera. Bidezkotzat joz gero, justifikazio zehatzagoa eska dezake igorritako proposamenari buruz.
3. Eguesibarko Udalak ordainduko du dagokion tarifa".
Sarrigurenen, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2611636