2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Deialdia, egin dadin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat, arkitekto teknikoaren lanpostuan aritu daitezen (B maila)
Alkatetzaren 2026ko abuztuaren 31ko 662/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da, egin dadin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat, arkitekto teknikoaren lanpostuan aritu daitezen (B maila) Orkoiengo Udalean.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; gainerako aplikazio arauak, eta deialdi honen oinarriak.
Deialdiaren oinarriak argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
Orkoienen, 2026ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2611661