179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laguntzak, parte hartzeko Kultura, Kirol, Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloek antolatutako jardueretan (2026-2027 ikasturtea). Laburpena

DDBN kodea: 927750.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/927750).

Lehenengoa.–Xedea.

Helburua da dirulaguntzak emateko araudia finkatzea, pertsonek aukera izan dezaten Kirol, Kultura, Berdintasun eta Adinekoen arloetan Udalak eta Berrikilan enpresa publikoak antolatzen dituzten zerbitzuei berdintasunezko baldintzetan heltzeko.

Bigarrena.–Eskatzaileen baldintzak.

Berriozarren erroldatuek eta jardueretan izena emanda daudenek soilik egin ahalko dute eskaera (gutxienez, aurtengo urtarrilaren 1etik hona erroldatuak).

Hirugarrena.–Dirulaguntzen zenbatekoak.

Udalak 2.500 euroko kontu-saila dauka (1 23180 4800000 Ikastaro eta jardueren tasetarako laguntzak). Laguntzen zenbateko osoak udal-aurrekontuetan deialdirako gordetako diru-kopurua gainditzen badu, ezarritako baldintzak betetzen dituzten onuradunen artean hainbanatuko da laguntza.

Pertsona bakoitzari jarduera bakarrerako emanen zaio laguntza.

Dirulaguntzaren kopurua ez da izanen matrikularen %50 baino handiagoa, ezta 75 eurokoa baino handiagoa ere, urteko eta pertsonako.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 1etik hasita eta urriaren 30era bitartekoa izanen da, eta Berriozarko Udaleko Erregistroaren bitartez edo Udaleko webguneko erregistro elektronikoaren bidez egin beharko da. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina izango da.

Bosgarrena.–Dirulaguntza eskatzeko beharrezko agiriak:

–Deialdi honen bukaeran erantsitako eskabidea, beteta.

–Aurreko ekitaldiko errenta aitorpena.

–Uneko egoera ekonomikoa aldatu bada aurreko urteko errenta aitorpena egin zenetik (baremo ekonomikoa gainditu delako), aldaketaren berri ematen duten agiriak ere aurkez daitezke.

Berriozarren, 2026ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2611948