179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako

2026ko irailaren 2ko erabaki baten bidez, Eulateko Udalaren Osoko Bilkurak onetsi ditu 2027ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa.

Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2027ko jaiegunen egutegi ofiziala, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren 2026ko maiatzaren 13ko 232/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa).

Kontuan harturik, tradizioz, Eulaten San Pedro eguna ospatu ohi dela, Eulateko Udalak, osoko bilkuran, erabaki du ekainaren 25a izatea 2027ko herriko jaieguna.

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, hizpide duena presako zenbait neurri hartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

ERABAKITZEN DA:

2027ko lan-egutegia onestea Eulateko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 19a.

–Martxoaren 25a.

–Martxoaren 26a.

–Martxoaren 29a.

–Maiatzaren 1a.

–Ekainaren 25a (herriko jaieguna).

–Urriaren 11.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 25a.

–Abenduaren 31.

Bigarrena.–2027ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2027. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta urriaren 11, abenduaren 7a eta abenduaren 24, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Udal bulegoak 11:00etatik 14:00ak arte egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Eulateko Udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Eulateko Udalaren iragarki-taulan.

Eulaten, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2611908