179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Finken normalizazio proiektua, 2. poligonoko 275. lurzatian (AH-15.10). Behin betiko onespena

Alkatearen 2026ko abuztuaren 19ko 192/2026 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen proiektu bat, finkak normalizatzeko Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatian (AH 15.10). Sustatzailea Miguel Rico y Asociados Gestión Integral SL da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Itzan, 2026ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2611427