2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala, 1. poligonoko 392. partzelan. 61. artikulua (Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak), c.1.1. puntua (Azaleren koadroa)
Arruazuko Udalak, 2026ko abuztuaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arruazuko Udal Planaren aldaketa puntuala, 1. poligonoko 392. lurzatiari dagokiona. SC Campion Gamboa Aitor y Gamboa de Miguel Aritz y Xabier izan da sustatzailea.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatutakoa betez, onartutako aldaketa jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Arruazun, 2026ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.
Iragarkiaren kodea: L2611431