179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

26-1032 gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian

Honen bidez, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Ion Arregui Ramosek eta Gorka Arregui Ramosek, kontra egin nahirik Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarraren erabaki bati; zehazki, 2026ko urtarrilaren 26an hartutako erabaki bati. Erabaki hark hizpide zuen kalifikazio-epaimahaia eratzea, honako honetan: deialdia, oposizio bidez bete daitezen udaltzain-agente izateko hiru plaza. 26-1032 gora jotzeko errekurtsoa.

Halaber, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta errekurtsogileen uziak baiesteak ukitzen ahal baditu haien eskubide edo interes legitimoak, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 10 egun balioduneko epean, baldin errekurtsogilearen uziei kontra egin nahi badiete.

Barañainen, 2026ko abuztuaren 27an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2611603