1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
573/2026 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, ebazten duena udal musika eskolentzako dirulaguntzen deialdia, apirilaren 29ko 235/2026 Ebazpenaren bidez onetsia. DDBN kodea: 902936.
2026ko ekainaren 8an bukatu zen aipatu deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea (deialdia 2026ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18koan), eta ekainaren 24an argitaratu zen Nafarroako Gobernuaren web-orrian (zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan) musika eskola bakoitzari dagokion behin-behineko zenbatekoa, deialdiaren 3. oinarrian ezarritako zenbatekoa banatzearen ondorioz, 6. oinarriak xedatutakoarekin bat. Era berean, esleipen-hartzaileei 10 egun balioduneko epea eman zitzaien bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko, interesdunei entzunaldia emateko tramiteari buruz deialdian ezarritakoa bete zedin.
Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu zuen 2026ko abuztuaren 10ean, musika eskola bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoari buruz.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebaztea udal musika eskolentzako dirulaguntzen deialdia, apirilaren 29ko 235/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zena, ebazpen honi gehitutako eranskinean zehazten den bezala.
2. 3.400.000,00 euroko gastua xedatzea, 2026ko aurrekontuko "Musika eskolentzako dirulaguntza" izeneko 420001-42400-4609-322502 partidaren kargura, musika eskolen titular diren udal entitateentzat, ebazpen honen eranskinaren arabera, bat etorriz apirilaren 29ko 235/2026 Ebazpenaren bidez 2026. urterako onetsitako deialdiko arauetan ezarritakoarekin.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Administrazio ebazpen honen aurka, administrazio publiko interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 21ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–UDAL MUSIKA ESKOLENTZAKO DIRULAGUNTZAK 2026. URTERAKO
235/2026 Ebazpena, apirilaren 29koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana
IFZa | ENTITATE TITULARRA | DEIALDIAREN 5. ATALAK EZARRITAKO MUGAK | 2026KO DIRULAGUNTZAK |
Ekarpena Udala 2025. urtea | Aurrek. %33 Eskola 2026. urtea | Zenbatekoa, guztira (eurotan) | 1. ordainketa (eurotan) | 2. ordainketa (eurotan) |
P3100600J | Ablitasko Udala | 87.065,21 | 42.447,00 | 13.620,78 | 6.810,39 | 6.810,39 |
G31213598 | Altsasuko Udalaren Musika Patronatua | 217.000,00 | 159.071,97 | 49.712,09 | 24.856,05 | 24.856,04 |
P3132500D | Antsoaingo Udala | 104.686,73 | 97.858,50 | 52.635,69 | 26.317,85 | 26.317,84 |
P3101900C | Agoizko Musika Eskolaren Patronatua | 167.996,04 | 84.153,30 | 24.748,56 | 12.374,28 | 12.374,28 |
G31282619 | Artaxoako Udalaren Musika Patronatua | 30.323,55 | 24.461,25 | 20.549,96 | 10.274,98 | 10.274,98 |
P3104200E | Azagrako Udala | 96.807,65 | 62.566,00 | 39.082,91 | 19.541,46 | 19.541,45 |
P3138600F | Barañaingo Udala | 389.000,00 | 348.232,50 | 265.903,88 | 132.951,94 | 132.951,94 |
G31255037 | Berako "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolako Patronatua | 207.093,17 | 121.826,11 | 43.621,44 | 21.810,72 | 21.810,72 |
P3190300H | Berriozarko Udala | 250.763,40 | 120.334,43 | 48.545,25 | 24.272,63 | 24.272,62 |
P3105702I | Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua | 13.885,00 | 12.924,45 | 3.558,18 | 1.779,09 | 1.779,09 |
G31115744 | Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua | 592.345,98 | 396.922,63 | 173.154,43 | 86.577,22 | 86.577,21 |
G31279342 | Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua | 18.000,00 | 28.592,22 | 11.218,45 | 5.609,23 | 5.609,22 |
V31794910 | Castejóngo Udala | 230.272,51 | 110.216,70 | 34.108,60 | 17.054,30 | 17.054,30 |
P3107100D | Cintruénigoko Udala | 80.336,74 | 75.670,68 | 68.704,12 | 34.352,06 | 34.352,06 |
P3107600C | Corellako Udala | 86.608,48 | 72.282,74 | 52.307,40 | 26.153,70 | 26.153,70 |
P3122100E | Doneztebeko Udala | 53.276,33 | 35.128,50 | 13.694,50 | 6.847,25 | 6.847,25 |
P3108500D | Eguesibarko Udala | 474.003,47 | 445.797,00 | 162.762,22 | 81.381,11 | 81.381,11 |
P3105000H | Baztango Udala | 98.508,94 | 98.637,00 | 46.573,53 | 23.286,77 | 23.286,76 |
P3109600A | Lizarrako Udala | 87.063,36 | 126.690,30 | 65.899,68 | 32.949,84 | 32.949,84 |
G31255128 | Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua | 46.475,34 | 64.003,50 | 39.860,22 | 19.930,11 | 19.930,11 |
P3174900E | Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea | 17.500,00 | 31.284,00 | 17.500,00 | 8.750,00 | 8.750,00 |
P3110500J | Fontellasko Udala | 38.432,05 | 30.970,00 | 24.644,28 | 12.322,14 | 12.322,14 |
P3111300D | Garinoaingo Udala | 44.114,51 | 47.323,34 | 30.582,04 | 15.291,02 | 15.291,02 |
G31226624 | Garraldako "Orreaga" Musika Eskolaren Patronatua | 235.195,00 | 252.450,00 | 210.145,00 | 105.072,50 | 105.072,50 |
G31208101 | Uharteko Udalaren Musika Patronatua | 169.000,00 | 100.669,80 | 46.074,93 | 23.037,47 | 23.037,46 |
P3190400F | Irurtzungo Udala | 52.670,98 | 81.413,29 | 35.575,89 | 17.787,95 | 17.787,94 |
P3113700C | Lakuntzako Udala | 66.750,51 | 52.222,50 | 17.559,81 | 8.779,90 | 8.779,91 |
P3155300A | Lekunberriko Udala | 232.101,25 | 208.149,14 | 126.970,67 | 63.485,34 | 63.485,33 |
P3115100D | Leringo Udala | 29.142,27 | 18.480,00 | 11.263,08 | 5.631,54 | 5.631,54 |
P3115200B | Lesakako Udala | 109.253,88 | 68.412,73 | 26.810,95 | 13.405,48 | 13.405,47 |
P3115600C | Lodosako Udala | 128.754,04 | 74.868,21 | 18.017,50 | 9.008,75 | 9.008,75 |
G31255177 | Irunberriko Udalaren Musika Patronatua | 49.589,95 | 52.722,80 | 33.138,43 | 16.569,21 | 16.569,22 |
P3157869C | Martzillako Udalaren Musika Patronatua | 87.063,36 | 106.448,10 | 84.002,00 | 42.001,00 | 42.001,00 |
P3116900F | Milagroko Udala | 105.884,84 | 77.934,12 | 52.352,72 | 26.176,36 | 26.176,36 |
P3117600A | Murchanteko Udala | 22.100,98 | 43.065,00 | 22.100,98 | 11.050,49 | 11.050,49 |
P3102300E | Mutiloako Udala | 221.158,04 | 234.960,00 | 112.705,67 | 56.352,84 | 56.352,83 |
P3108801F | Noaingo Udalaren Musika Patronatua | 360.756,20 | 262.084,83 | 111.571,83 | 55.785,92 | 55.785,91 |
P3118901B | Olaztiko Udalaren Musika Patronatua | 20.368,44 | 17.160,00 | 7.211,73 | 3.605,87 | 3.605,86 |
P3119100J | Erriberriko Udala | 217.335,39 | 149.501,01 | 79.650,60 | 39.825,30 | 39.825,30 |
P3190800G | Orkoiengo Udala | 280.850,62 | 151.858,04 | 39.904,62 | 19.952,31 | 19.952,31 |
P3120100G | Iruñeko Udala | 2.081.991,00 | 818.127,42 | 429.641,96 | 214.820,98 | 214.820,98 |
G31279086 | Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua | 175.792,81 | 109.685,97 | 72.579,58 | 36.289,79 | 36.289,79 |
P3120601D | Garesko Udalaren Musika Sustatzeko Patronatua | 57.480,00 | 53.493,00 | 30.793,89 | 15.396,95 | 15.396,94 |
G31667918 | Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua | 26.335,50 | 56.876,49 | 26.335,50 | 13.167,75 | 13.167,75 |
G31368020 | Erronkariko Udalaren Musika Patronatua | 13.000,00 | 23.100,00 | 13.000,00 | 6.500,00 | 6.500,00 |
P3121501E | San Adriángo Musika Eskola erakunde autonomoa | 160.000,00 | 116.120,40 | 64.488,70 | 32.244,35 | 32.244,35 |
G31272172 | Zangozako Udalaren Musika Patronatua | 256.656,59 | 172.872,52 | 96.211,80 | 48.105,90 | 48.105,90 |
P3122700B | Tafallako Udala | 355.247,87 | 198.858,00 | 78.092,65 | 39.046,33 | 39.046,32 |
P3123200B | Tuterako Udala | 804.490,12 | 369.934,25 | 141.284,36 | 70.642,18 | 70.642,18 |
G31462682 | Alesbesko Udalaren Musika Patronatua | 66.581,24 | 48.023,86 | 21.666,32 | 10.833,16 | 10.833,16 |
G31471873 | Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua | 440.200,00 | 226.825,50 | 87.860,62 | 43.930,31 | 43.930,31 |
GUZTIRA | 10.257.309,34 | 6.783.711,10 | 3.400.000,00 | 1.700.000,07 | 1.699.999,93 |
Iragarkiaren kodea: F2611624