179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena Iturbero kirolgunea, pilotalekua eta rokodromoa erabiltzeagatik. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2026ko maiatzaren 28ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hau: Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena Irunberriko instalazio hauek erabiltzeagatik: Iturbero kirolgunea, pilotalekua eta rokodromoa.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Irunberrin, 2026ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA IRUNBERRIKO INSTALAZIO HAUEK ERABILTZEAGATIK: ITURBERO KIROLGUNEA, PILOTALEKUA ETA ROKODROMOA

1. artikulua. Ordenantza honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

2. artikulua. Subjektu pasiboak. Iturbero kirolguneko, rokodromoko eta pilotalekuko zerbitzu eta instalazioak erabiltzen dituzten pertsona eta entitateak behartuta daude araututako prezio publikoak ordaintzera; zerbitzua edo jarduera eskatzen den unean sortuko da betebehar hori.

3. artikulua. Hurrengo ataleko tarifetan finkatuko da prezio publikoen zenbatekoa:

URTEKO BONUA

UDAKO BONUA

NEGUKO BONUA

Matrikula
(eurotan)

Hilekoa
(eurotan)

Bakarra
(eurotan)

Hilekoa
(eurotan)

Hamabostaldikoa
(eurotan)

Hilabetea
(eurotan)

8 hilabete
(eurotan)

Haurrak

40,00

20,90

64,50

43,00

30,50

53,50

177,00

Gazteak

50,00

25,20

85,50

59,00

38,00

69,50

241,00

Helduak

60,00

29,40

102,00

63,50

43,00

74,50

290,00

Erretirodunak

50,00

25,20

85,50

59,00

38,00

69,50

225,00

Desgaitasuna dutenak

45,00

23,90

75,00

49,50

35,00

58,50

198,00

–Kategoriak: Haurrak: 3-13 urte bitartekoak. Gazteak: 14-17 urte bitartekoak. Helduak: 18 urte edo gehiago.

EGUNEKO SARRERAK

10 BAINUALDIKO BONUA

Haurrak

4,00 euro

35 euro

Gazteak

5,00 euro

45 euro

Helduak

6,00 euro

55 euro

Erretirodunak

5,00 euro

45 euro

Desgaitasuna dutenak

5,00 euro

45 euro

KIROL EKINTZAK

Abonatuak
egun bat

Abonatuak
2 egun

Abonatu gabeak
egun bat

Abonatu gabeak
2 egun

120 euro

175 euro

175 euro

225 euro

KALEAK / ERABILERA ANITZEKO ARETOA ERRESERBATZEA

Abonatuak

35 euro

Abonatu gabeak

45 euro

–Dutxa: 4 euro.

–Rokodromoa: erabiltzaile bakoitzagatik, 50 euro urtean. Rokodromoko giltzaren kopia bat emateagatik: 5 euro.

–Pilotalekuko giltzaren kopia bat emateagatik: 5 euro.

Ezarritako prezio publikoak hurrengo urteetan eguneratzen ahalko dira.

4. artikulua. Hirutik hamahiru urte bitartekoek haurren abonua izanen dute, gazteena hamalautik hamazazpi bitartekoek eta helduena hemezortzitik gorakoek.

5. artikulua. Bajak eta itzulketak.

Erabiltzaileek hilabetea hasi aurretik eskatzen ahal dute, idatzita, instalazioko abonatu izatetik behin betikoz kentzeko; bestela, hurrengo hilabetea kobratuko zaie. Hasierako sarrera ez da itzuliko instalazioetako abonatu izateari uzten zaionean.

6. artikulua. Hobariak.

Aita eta ama bazkide izanik, dohainik izanen 18 urtetik beherako seme-alabentzat.

Desgaitasunen bat dutenei, baldin eta %33tik gorako desgaitasuna frogatzen badute, %20ko hobaria aplikatuko zaie.

10 lagun edo gehiagoko taldeei %10eko hobaria aplikatuko zaie.

7. artikulua. Jarduerak.

Iturbero kirolguneko jardueretan parte hartzen duten erabiltzaileek dagokion ikastaroko edo jarduerako inskripzio-kuota ordaindu beharko dute.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Iragarkiaren kodea: L2611451