179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Borondatezko birpartzelazioa Udal Plan Orokorreko UC-12ko 408. eta 409. lurzatietan. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko abuztuaren 18an, erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batez onestea borondatezko birpartzelazio-proiektua Atarrabiako Udal Plan Orokorreko UC-12ko 408. eta 409. lurzatietarako, Estudio de Promociones y Edificaciones CIPE SLk sustatuta. Proiektua espedientearen eranskin gisa dago jasota, behar bezala eginbidetua. Kontuan izan behar da, behin betiko onetsi ahal izateko, beste agiri bat aurkeztu beharko dela, non jasoko baitira udaleko arkitekto aholkulariak bere txosten teknikoan adierazitako aldaketak. Txosten hori espedientearen eranskin gisa dago jasota, eta erabaki honen parte da.

2. Bete dadin ezarritakoa uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), jendaurreko epea zabaltzen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Atarrabian, 2026ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2611540