1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren 26an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizial batzuk eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Nekazaritzako Elikagaien Marketineko eta Ekintzailetzako unibertsitate masterra ezartzeko. Campus Iberusen esparruan emanen da, Lleidako Unibertsitatearekin, Zaragozako Unibertsitatearekin eta Errioxako Unibertsitatearekin batera, eta azken hori izanen da koordinatzailea.
Proposatutako tituluaren aldeko ebaluazioa egin du Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA), eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena (2026ko otsailaren 25ekoa) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.
Era berean, Unibertsitateko zuzendari nagusiak titulazio berria ezartzearen aldeko txostena egin du.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Baimena ematea Nekazaritzako Elikagaien Marketineko eta Ekintzailetzako unibertsitate masterra ezartzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrera eta Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, gero Espainiako Gobernuari bidal diezaion baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan.
3. Erabaki hau Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera igortzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.
5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2611529