212. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 23a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

87/2025 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 21eko 67/2025 Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu horren bidez onetsi ziren Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak ixteko eta likidatzeko arauak, 2025eko ekitaldirako, bai eta 2026ko ekitaldikoak irekitzeko arauak ere.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2227/2025 EBAZPENA, 2025eko urriaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko ekainaren 4an emandako 1106/2025 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketan irakasle kontratatu iraunkorrak kontratatzeko behin betiko proposamena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 197/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 117/2025 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 5eko 198/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 118/2025 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 199/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 119/2025 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

93E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, 2025-2026 aldian jarduera fisikoko programak susta ditzaten 60 urtetik gorakoentzat. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 858939.

186E/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateentzako dirulaguntza deialdi bat, gazteriaren arloko politika publikoak bultzatu eta babesteko, 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte. DDBN identifikazioa: 861992.

768/2025 EBAZPENA, urriaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez salbuespeneko laguntza baten deialdia egiten baita barrengorriaren sektorerako, 2025ean, Nafarroako Foru Komunitatean. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 861466.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 8an hartua, deklaratzen duena presakoa dela "Longidako udal mugartean Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzeko proiektuaren moldaketa" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 8an hartua, deklaratzen duena presakoa dela "NA-700 errepideko 5+500 KPan dagoen bidegurutzea egokitzea, Aratzuriko Kontzejuan (Nafarroa)" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 8an hartua, deklaratzen duena presakoa dela "Iruñerriko ibai parkea handitzea. Tartea: Ibero-Etxauri" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

353E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, 2025eko urriaren 15erako iragarrita dauden greba orokorrerako deialdiak direla eta.

359E/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2025eko urriaren 15eko 00:00etatik aurrera 24 orduz egitekoa den greba dela-eta, Osasun Departamentuaren funtsezko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena, alde batera utzita departamentuaren mendeko erakunde autonomoak.

66/2025 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean errepideko bidaiari-garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 205eko urriaren 15erako deitutako greba orokorra dela eta.

67/2025 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Iruñerriko erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregularreko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2025eko urriaren 15erako deitutako greba orokorra dela eta.

70/2025 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, 2025eko urriaren 15erako iragarritako greba orokorraren deialdia dela-eta, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen arloan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

1969E/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2025eko urriaren 15erako, 00:00etatik 24:00ak arte, deitutako greba dela-eta erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena.

67/2025 EBAZPENA, Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Lodosa-Mendavia" 13,2 kV-eko aireko linea 130. eta 186. euskarrien artean berritzeko proiektuari dagozkion okupatu aurreko aktak egiten baitira. (SAT11427).

1158E/2025 EBAZPENA, urriaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egiten baita energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko instalazio bat ezartzeko "BESS Artabil-Zaldua" proiekturako , barne hartuta Orkoiengo SET i+DE 66kV azpiegiturara bitarteko ebakuazio-instalazioa. Proiektua Inver Generacion 3 SL enpresak sustatu du, Orkoiengo udal mugartean.

1164E/2025 EBAZPENA, urriaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita ingurumen inpaktuaren adierazpena Enigma Green Power 02, 04, 06, 08 eta 10 SLUk sustatutako 4,99 MW-ko Astrolabio 3, Azafea 4, Bitácora 6, Cabo de Buena Esperanza 5 eta Cabo de Hornos 4 eguzki-instalazio fotovoltaikoei eta horien ebakuazio azpiegiturei buruz, Lerin, Oteitza eta Villatuerta udalerrietan kokatuak.

91/2025 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Barañaingo balorazio txostena onesten duena.

92/2025 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Miranda Argako balorazio txostena onesten duena.

102/2025 EBAZPENA, urriaren 9koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Etxarri Aranazko balorazio txostena onesten duena.

103/2025 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Sesmako balorazio txostena onesten duena.

104/2025 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Berako Udalak oinarrizko datuen berrikuntza kolektiborako aurkeztutako proposamena, Zurzaia alderdiko 7. poligonoko katastroko lurzati batzuekin lotua.

105/2025 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Garraldako balorazio txostena onesten duena.

EPATZE-DEIA Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 19ko 42/2025 Foru Aginduaren aurka jarritako 323/2025 prozedura arruntean. Foru agindu horren bidez, aldatu zen Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 11ko 2/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko behin-behineko ikuskatzaileen lanpostuak betetzeko izangaien zerrenden eraketa, antolamendua eta kudeaketa.

2025 ekitaldian toki entitateei egin beharreko konpentsazioaren banaketa jendaurrean jartzea, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erreformaren ondoriozko diru-bilketa galtzeagatik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako langilearen plaza bat (2. mailako behargin-ofiziala)

BERRIOBEITI

Deialdia, kirol eta gazteriako teknikariaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Deialdia bete gabe utzi dela deklaratzea

BURLATA

2025erako lan publikoaren eskaintza

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, hautaprobak eginez, funtzionarioen araubidean jardun dezan Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

SAN ADRIÁN

Deialdia, Santas Reliquias haur eskolan garbiketako laguntzailearen hiru plaza betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan. Izendapenak

TUTERA

Deialdia, Informazio Zientzietako lizentziadunaren lanpostu huts bat betetzeko, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez (A maila/taldearekin parekatua)

ELORTZIBAR

Aldaketa deialdi honetan: deialdia, bete dadin euskara teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko turismoko teknikariaren lanpostu bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Larreak enkantean

BURLATA

Deialdia, desgaitasuna dutenak zentro okupazionaletara lagundutako garraioan eramateko 2025eko gizarte laguntzena. Laburpena

LIZARRA

Deialdia, 2025ean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultur jarduerak eta euskararen erabilera sustatzekoak egin daitezen 2025ean. Laburpena

ETXAURI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 576. lurzatian, AO 3.7 antolamenduko arean. Hasierako onespena

IZABA

Etetea turismo-ostatuetarako establezimendu berriak ezartzea eta badaudenak handitzea, baita haien inguruko lizentzia, baimen eta adierazpenak ematea ere, aztertzeko udalerrian turismo-ostatatzearen erabileraren araupetzea eta antolamendua

OLAZTI

25-01395 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka

IRUÑA

Antolamendurako eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitate alternatiboaren esparrurako

TAFALLA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025ean, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko eta larrialdiko laguntzak emateko. Laburpena

TUTERA

Aldaketa, "Horno de Coscolín" hiri-jarduketarako plan berezian. Jendaurreko informazioa

Gizalegezko jokaerak sustatzeari eta espazio publikoak babesteari buruzko udal ordenantzako aldaketak. Behin betiko onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hasiera batean onartzea Ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta Uraren Ziklo Integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea

Hasiera batean onartzea Hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea

Hasiera batean onartzea Eskualdeko hiri-garraioaren zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa. Eskaera, administrazio-baimena emateko, exekuzio proiektua onesteko eta zehazki deklaratzeko onura publikoa eta presakoa dela ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea "Miranda-Iruña-Zaragoza" oliobidearen proiekturako, zeinek San Adriango udal mugartea ukitzen baitu, Nafarroako probintzian

Jendaurreko informazioa. Baztango udal mugartean (Nafarroa) lehergaien kontsumorako biltegi bat instalatzeko baimen eskaera