212. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Deialdia, Santas Reliquias haur eskolan garbiketako laguntzailearen hiru plaza betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan. Izendapenak

Aipatu deialdian ezarritako izapideak eginik, San Adriango alkateak Alkatetzaren 414/2025 Ebazpena eman zuen, urriaren 6an. Hona hemen horren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Lan-kontratudun finko gisa kontratatzea honako hauek:

–Isabel Sáenz Moreno: lanpostua: San Adriango haur eskolako garbiketako laguntzailea, D maila, plaza zenbakia: 48.

–María Yolanda del Rincón Sáenz: lanpostua: San Adriango haur eskolako garbiketako laguntzailea, D maila, plaza zenbakia: 49.

Bigarrena.–Ohartarazten da interesdunek hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dutela lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Lanpostuaz jabetu baino lehen, zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako foru araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.1 artikuluan xedatzen denarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua).

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan, galduko dituzte San Adriango Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak, esleitutako plazan.

Hirugarrena.–Agintzea, izangaiak lanpostu berriaz jabetzen direnean, egin daitezela bidezkoak diren izapideak, azkendu daitezen San Adriango plantilla organikoko 40. eta 41. plazak, garbiketako laguntzailearenak, E mailakoak, zeinak izangaiek betetzen baitzituzten ordura arte.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran."

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita.

San Adrianen, 2025eko urriaren 6an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2513054