1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2025 ekitaldian toki entitateei egin beharreko konpentsazioaren banaketa jendaurrean jartzea, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erreformaren ondoriozko diru-bilketa galtzeagatik.
Transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa nola banatu ezartzen duen martxoaren 22ko 7/2022 Foru Legearen 23. artikuluak arautzen du udalerriek urteko ekarpen bat jasoko dutela, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erreformaren ondorioz diru-bilketan izandako galera konpentsatzeko (erreforma abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legearen bidez onetsi zen, zeinak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen).
Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak 2025eko ekitaldiari dagokion konpentsazioa kalkulatu du, Nafarroako Foru Ogasunak emandako datuetan oinarrituta.
Administrazioen arteko lankidetzaren printzipioari jarraikiz, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3.1.k artikuluan xedatutakoa, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikulua aplikatuz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie toki entitateei, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dokumentazioa azter dezaten, eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak telematikoki aurkezteko.
Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, eta zuzendu behar dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzura.
Informazio osoa esteka honen bidez eskuratzen ahalko da:
https://administracionlocal.navarra.es/areas/SGCE-Repartofondotransferenciascorrientes
Iruñean, 2025ko urriaren 14an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2513344