212. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 8an hartua, deklaratzen duena presakoa dela "Longidako udal mugartean Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzeko proiektuaren moldaketa" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Longidako Udalak, 2025eko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen "Longidako udal mugartean Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzeko proiektuaren moldaketa" izeneko obra-proiektua onestea eta, orobat, aitortzea eta deklaratzea proiektu hori onura publikokoa dela eta ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra dagoela, proiektua onesteak hori baitakar berekin. Horrez gainera, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batez onetsi zuen eta proiektua jendaurrean jarri zuen hamabost egun balioduneko epean. Ebazpen hori 2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ekoan.

2024ko apirilaren 12an, gora jotzeko errekurtso bata jarri zen Nafarroako Administrazio Auzitegian Longidako Udalaren 2024ko martxoaren 21eko Erabakiaren aurka, zeina organo horren 2025eko martxoaren 12ko 425 Ebazpenaren bidez ebatzi baitzen. Bertan adierazten denez, 2024ko martxoaren 21eko jendaurreko informazioaren erabakiaren argitalpenak ez du ondoriorik izan, eta ez du ondoriorik sortuko, harik eta interesdunak izapide-egintzaren aurkako alegazioak aurkeztu arte, edo udalak, ez-onartze horren berri izanik, egintza hori behar bezala jakinarazi arte. Beraz, Longidako Udalak berriz jakinarazi zion ukituari jendaurreko informazioaren izapidearen gaineko erabakia, eta hark, 2025eko apirilaren 28an, alegazio bat aurkeztu zion proiektuari.

Horren ondotik, Longidako Udalak, 2025eko uztailaren 31n egindako osoko bilkuran, aurkeztutako alegazioak ebatzi zituen eta behin betiko onetsi zuen aipatu proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera. Halaber, erabaki zuen behar den kredituaren atxikipena egitea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko, eta Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektua presakoa dela deklara zezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako. Ebazpen hori 2025eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4koan.

Longidako Udalak, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan 2025eko abuztuaren 14an aurkeztutako eskabidearen bidez, eskatu du presakoa deklara dadila "Longidako udal mugartean Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzeko proiektuaren moldaketa" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu zituen, eta 2025eko irailaren 22an zuzendu. Aurkeztutako agirien artean, presa hori justifikatzen duen txosten tekniko bat dago.

Longidako Udalak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da, UGPrSko trazadura otsailaren 19ko FOM/273/2016 Aginduan xedatutakora egokitu behar delako (agindu horren bidez, Errepideen Jarraibidearen 3.1-IC Araua onetsi zen, trazadurari buruzkoa). Horri gehitu behar zaio Longidako trazadura aldatzearen helburua dela oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna babestea, harrapatzeetatik babesteko, erabiltzaile ahulenak ibilgailu motordunetatik bereizten baititu. Kontuan izan behar da, halaber, obra eraikitzen ari direla jada eta hura gauzatzeko behar diren aurrekontu-partidak dituela. Beraz, obraren jarraitutasuna Longidan behar diren lurrak lortzearen mende dago.

Gainera, espedientean jasota dago Longidako Udaleko Idazkaritzaren ziurtagiri bat, non egiaztatzen baita badagoela aurrekontu-partida eta kreditu nahikoa ordaintzeko "Longidako udal mugartean Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzeko proiektuaren moldaketa" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze-prozeduratik eratorritako gainerako betebehar ekonomikoak.

Hori guztia dela eta, Longidako Udalak Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu du, "Longidako udal mugartean Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzeko proiektuaren moldaketa" izeneko proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen desjabetzea presakoa dela deklaratzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea presakoa dela "Longidako udal mugartean Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Iratiko trenaren tartea) berreskuratzeko proiektuaren moldaketa" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Longidako Udalari jakinaraztea.

4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren eta Toki Antolamenduaren Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urriaren 8an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.

Iragarkiaren kodea: F2513114