212. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE-DEIA Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 19ko 42/2025 Foru Aginduaren aurka jarritako 323/2025 prozedura arruntean. Foru agindu horren bidez, aldatu zen Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 11ko 2/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko behin-behineko ikuskatzaileen lanpostuak betetzeko izangaien zerrenden eraketa, antolamendua eta kudeaketa.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaliko da 0000323/2025 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea. Prozedura hori "Unión Sindical de Inspectores de Educación" batasun sindikalak abiatu zuen, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 19ko 42/2025 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 11ko 2/2022 Foru Agindua, arautzen dituena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko behin-behineko ikuskatzaileen lanpostuak betetzeko izangaien zerrenden eraketa, antolamendua eta kudeaketa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2025eko urriaren 6an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2513028