212. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELORTZIBAR

Aldaketa deialdi honetan: deialdia, bete dadin euskara teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez

2025eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 2an, aipatutako plaza betetzeko deialdia argitaratu zen.

Alkatearen 2025eko urriaren 8ko ebazpen baten bidez, zati batean baietsi zen deialdiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtso bat. Horiek horrela, oinarri hauek aldatzen dira:

–5.1 oinarria. Epaimahaiaren osaera. "Epaimahaikide idazkaria" "idazkaria" izatera igarotzen da. Beste epaimahaikide bat sartzen da: Ekaitz Santacilia Salvador, Euskal Filologiako irakaslea NUPen.

–6.3 oinarria: lehiaketaldian, honako hau gehitzen da: "urteen kopurua osoa ez bada, puntuazio proportzionala emanen zaie izangaiei, zerbitzuan emandako egunen araberakoa".

–8.2.b) oinarria: honela behar du: "Osasun ziurtagiria, lanpostuaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik edo psikikorik ez duela frogatzen duena".

Noainen, 2025eko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2513167