212. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67/2025 EBAZPENA, Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Lodosa-Mendavia" 13,2 kV-eko aireko linea 130. eta 186. euskarrien artean berritzeko proiektuari dagozkion okupatu aurreko aktak egiten baitira. (SAT11427).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 3ko 75/2023 Ebazpenaren bidez, Mendabiako udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratu zen. SEMSI-SAT11427.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 33/2025 Ebazpenaren bidez, instalazio hori eraikitzeko administrazio baimena luzatzea onetsi zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Mendabiako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Mendabiako udaletxean, 2025eko abenduaren 18an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Mendabiako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2025eko urriaren 6an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2513062