2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, dirulaguntzak emateko kultur jarduerak eta euskararen erabilera sustatzekoak egin daitezen 2025ean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 861235.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/861235).
Xedea: deialdi honen xedea da Lizarrako elkarteei eta partikularrei laguntzak emateko araubidea ezartzea, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak laguntzeko:
1.1. Kultur jarduerak.
dirulaguntzek jarduera hauek hartuko dituzte aintzat: kulturalak, soziokulturalak, heziketa-, festa- edo aisia-arlokoak (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta abar), artistikoak (kontzertuak, antzerkia, zinema hezigarria...). Dirulaguntzek helburu hau izanen dute:
–Lizarrako herriko elkarteek aurrera eramaten dituzten kultur programa eta jarduerei laguntzea.
1.2. Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.
Diruz lagunduko diren jardueren xedea izanen da, alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Alegia, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak, Lizarrako euskaldunei aukera berriak emanez euskara eguneroko espazio ezberdinetan erabil dezaten.
Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 8.500 euro, kultur jarduerak antolatzeagatik; eta 2.000 euro, euskarazko jarduerak antolatzeagatik.
Laguntzak eskatzeko epea: 2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.
Onuradunak: deialdiaren xedean zehaztutako jarduerak egiteko biltzen diren elkarteak edo taldeak, Lizarran kokatuak. Pertsona fisikoei dagokienez: 16 urtetik gorakoak eta Lizarran erroldatutakoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.
Lizarran, 2025eko urriaren 8an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2513107