212. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

104/2025 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Berako Udalak oinarrizko datuen berrikuntza kolektiborako aurkeztutako proposamena, Zurzaia alderdiko 7. poligonoko katastroko lurzati batzuekin lotua.

Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urriaren 15ean, honako ebazpen hau eman du:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Onestea Berako Udalak proposatu duen oinarrizko datuen berritzea, 7. poligonoko 95., 96., 97.,102., 103., 104., 105., 106., 123., 128., 129., 130. eta 131. lurzatiekin lotua.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 28 bis artikuluko 7. apartatuan ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau zerbitzu honetako Lur-ondasunen Erregistroaren Ataleko buruari igortzea, ofizialki argitaratu ondoren erregistro horretako datu-basean haren mantentze-lana egin dadin.

Laugarrena.–Ebazpen hau Berako Udalari igortzea, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 18.4 artikuluarekin bat.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea onetsi den berritze kolektiboak ukitutako lurzatien katastroko titularrei, eta adieraztea ezen ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio bidea, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzenduta, hilabeteko gehieneko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 28 bis artikuluko 7. apartatuko 2. paragrafoan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, 2025eko urriaren 15ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2513546