2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Deialdia, kirol eta gazteriako teknikariaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Deialdia bete gabe utzi dela deklaratzea
Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 30ean egindako ohiko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:
1.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela Berriobeitiko Udaleko kirol eta gazteriako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen, 2025eko martxoaren 25ean egin bilkuran (2025eko 150. aldizkari ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an). Izangai bakar batek ere ez baitu eskaera aurkeztu horretarako ezarritako epean, bukaera ematen zaio prozedurari eta horri dagokionez artxibatzea erabakitzen da.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoko Hezitzaileen Elkargoari, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri baitzuen aipatu deialdiaren aurka, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan, prozeduraren xedea desagertzearen ondorioz (prozeduraren izapidetzerik ez baita, izangairik ez delako).
Hori guztia aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Aurreko ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriobeitin, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2513299