3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
Jendaurreko informazioa. Eskaera, administrazio-baimena emateko, exekuzio proiektua onesteko eta zehazki deklaratzeko onura publikoa eta presakoa dela ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea "Miranda-Iruña-Zaragoza" oliobidearen proiekturako, zeinek San Adriango udal mugartea ukitzen baitu, Nafarroako probintzian
Bete dadin Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta horrekin bat datozen gainerako arauetan ezarritakoa, bai eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean eta 1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren bidez onetsitako haren Erregelamenduan xedatutakoa ere, jendaurrean jartzen da Exolum Corporation SAk aurkeztutako eskaera, eskatu baitu administrazio-baimena emateko, exekuzio proiektua onesteko eta zehazki aitortzeko hidrokarburoak garraiatzeko "Miranda-Iruña-Zaragoza" oliobidearen trazadura aldatzeko proiektuaren barneko instalazioek onura publikoa dutela eta, halaber, presakoa dela proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea. Proiektuak San Adriango udal mugartea ukitzen du, Nafarroako probintzian.
Proiektuaren xedea da N-SA-62 eta N-SA-64 finkak jatorrizko egoerara itzultzea, eta, ondorioz, jendaurreko informazio honen xede den proiektua egin da, 245,03 metroko trazaduraren ordez 253,17 metroko saihesbide bat jarriz.
–Eskatzailea: Exolum Corporation SA; helbidea: Titán kalea 13, 28045 Madril.
–Eskaeraren xedea: eskaera, administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateko, eta zehazki deklaratzeko onura publikoa duela hidrokarburoak garraiatzeko "Miranda-Iruña-Zaragoza" oliobidearen trazaduraren aldaketak, zeinek San Adriango udal mugartea ukitzen baitu, Nafarroako probintzian.
–Organo eskudunak: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energia Politikaren eta Meatzeen Zuzendaritza Nagusia da administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateaz eta onura publikoa zehazki deklaratzeaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa.
–Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala. Alegazioak arlo funtzional horri zuzenduko zaizkio, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan, helbide honetan: Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña.
–Instalazioaren deskribapena: Exolum Corporation SAk jatorrizko egoerara itzuli behar ditu N-SA-62 eta N-SA-64 finkak, eta, ondorioz, jendaurreko informazio honen xede den proiektua egin da, 245,03 metroko trazaduraren ordez 253,17 metroko saihesbide bat jarriz.
Honako hauek dira exekuzio-proiektuko instalazioaren ezaugarriak:
Zehazki, tarte hau ukituko da:
Miranda-Iruña-Zaragoza oliobidearen segmentua, San Adrianen (Nafarroa), finka hauek zeharkatzen dituena: NSA-61, N-SA-62, N-SA-64 eta N-SA-65 1+600 kilometro puntuan.
Guztira, oliobidean ukituko den hodi zatiak 245,03 m-ko luzera du, gutxi gorabehera; hodi zati hori osorik atera beharko da, luzera guztian. Ondoren, hodi horren ordez, hori berri bat jarriko da, gutxi gorabehera 253,17 m-ko luzerakoa, eta hodi berria oliobidearen gainerako zatiekin lotuko da; lotuneak N-SA-61 eta N-SA-65 finketan egonen dira.
Hodia: 12"-ko diametroa, API 5L X-52 altzairuzko hodia. Hodia lurpean instalatuko da ibilbide osoan. Gutxienez 1,20 m-ko estaldura izanen du, eroanbidearen goiko sortzailearen gainetik neurtuta.
–Proiektuaren aurrekontua, desmuntatzea barne: berrehun eta hirurogei mila laurehun eta lau euro eta berrogeita hamabost zentimo (260.404,55 euro).
–Proiektuaren helburua:
Miranda-Iruña-Zaragoza oliobidearen trazadura aldatzea, San Adriango (Nafarroa) udal mugartetik igarotzen den zatian. Orain dagoen 245,03 metroko tarte baten ordez, 253,17 metro luzeko saihesbide bat jarriko da, epai judizial batengatik.
Instalazioek onura publikoa dutela deklaratzeak, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan ezarritakoaren arabera, berekin ekarriko du ukitutako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. eta 52. artikuluen ondorioetarako, eta, halaber, berekin ekarriko ditu aipatu errege dekretuaren 158. eta 159. artikuluetan araututako zortasunak.
Eskaeran jasota dago eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakatua. Eranskinean azaltzen da.
Argitalpen hau egiten da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan aurreikusitako jakinarazpenaren ondorioetarako.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta azter daitezen proiektua, lurzatietako planoak, eta hortaz, agiri tekniko guztiak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Merindadeen plaza, 31071 Iruña), aldez aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:
https://www.mptfp.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html
Ukitutako udaletxean ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.
Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduta, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean, dela idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkariordetzaren Erregistro Orokorrean, edo Estatuko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), edo, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.
Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera administrazio publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.
Ondoren, ukitutako ondasunen edo eskubideen banakako zerrenda zehatza ematen da, eskatzaileak uste baitu haien onura publiko deklarazioa egin behar dela:
UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA, BIDE-ZORTASUNA IZANEN BAITUTE MIRANDA-IRUÑA-ZARAGOZA OLIOBIDEAREN TRAZADURAREN ALDAKETAGATIK, SAN ADRIÁN-IRUÑA TARTEAN, SAN ADRIANGO (NAFARROA) UDAL MUGARTEAN
FINKAREN ZK. | JABEA | B.Z. | A.B.O. | POL. | LURZ. | KATASTROKO ERREFERENTZIA | LUR MOTA |
N-SA-61 | María José Ezquerro Cordón Jesús María Muerza Serra | 448,77 | 1.377,02 | 1 | 380 | 310000000001492112HM | Ureztalurra (larreak) |
N-SA-61.2 | Jesús Ramón Ibáñez Ursúa Purificación Laspeñas Fernández | 0,00 | 20,66 | 1 | 378 | 310000000001343675TL | Ureztalurra |
N-SA-61.3 | San Adriango Ureztatzaileen Elkartea | 38,00 | 60,00 | Z.G. | Z.G. | | Erretena |
N-SA-62 | Federico Arriazu Vera | 0,00 | 229,44 | 1 | 382 | 310000000001343678IX | Ureztalurretako fruta-arbolak |
N-SA-64 | María Concepción Vera Pérez | 7,00 | 1.498,64 | 1 | 381 | 310000000001492112HM | Ureztalurretako fruta-arbolak |
N-SA-65 | María Pilar Ayensa Esparza | 457,07 | 1.758,04 | 1 | 321 | 310000000001343632BA | Zainzuriak |
N-SA-65,2 | María Pilar Ayensa Esparza | 106,80 | 316,96 | 1 | 997 | 310000000001344040TL | Zainzuriak |
N-SA-66 | María Jesús Azcona Munilla | 0,00 | 246,46 | 1 | 320 | 310000000001343631LP | Ureztalurra |
Iruñean, 2025eko urriaren 3an.–Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.
Iragarkiaren kodea: E2513026