2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Antolamendurako eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitate alternatiboaren esparrurako
Iruñeko Udalak, 2025eko urriaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 02-OCT-25 (7/CU).
«Toki-erakundeek, hirigintzaren arloan dituzten eskumenen esparruan, akordioak egin ditzakete, hirigintzaren funtzio publikoa gauzatzean, pertsona publikoekin zein pribatuekin (kasuan kasuko lurren jabe direnekin zein ez direnekin), lagun dezaten hirigintza jarduera hobeki eta eraginkorrago gauzatzen.
Promociones Ocec SAUk, 2025eko maiatzaren 30ean, hirigintza-hitzarmenaren zirriborro bat aurkeztu zuen, izapidetzeko, helburu zuena Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatearen esparrua antolatzea eta kudeatzea. Agiri hori ikusirik, errekerimendu bat egin zuten Hirigintzako Udal Gerentziako zerbitzu teknikoek. Sustatzaileak, errekerimendu horri jarraikiz, beste agiri bat aurkeztu zuen 2025eko abuztuaren 27an.
Hitzarmen honek, antolamenduari dagokionez, planteatzen du aldaketa bat egitea Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitate alternatiboan. Izan ere, determinazio berriak sartuko dira, eta unitateko antolamendu xehatua are gehiago zehaztuko da. Kudeaketari dagokionez, berriz, proposatzen du exekuzio-unitate ez-jarraitu bat eratzea, barne hartuko dituena A-6 unitatea, osorik, eta P-11 poligonoko lurzati batzuk. Unitatek horrek kirol erabilera izanen du, eta parke bat.
Espedientean sartu da Hirigintzako Udal Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren txosten bat, 2025eko ekainaren 22koa.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea "Antolamendurako eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitate alternatiboaren esparrurako". Hitzarmena Iruñeko Udalak eta Promociones Ocec SAUk sinatu dute, eta erabaki honen eranskin gisa sartu da.
2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Hitzarmena interesdunen eskura egonen da Iruñeko Udaleko Hirigintzako Udal Gerentziaren bulegoetan. Telematikoki ere kontsultatzen ahalko da, hemen: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion. Bestela, haren kopia bat eskatu daiteke, eskabidea bidaliz erregistro elektronikoaren bidez, https://sedeelectronica.pamplona.es helbidean.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, tokiko prentsan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzea.
5. Erabaki hau jakinaraztea Promociones Ocec SAUri, ohartarazita erabakiaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri».
Iruñean, 2025eko urriaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2513056