2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
25-01395 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka
Carlos Luquin Astizek 25-01395 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Olaztiko Udalak, 2025eko maiatzaren 20ko osoko bilkuran, hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, 2025eko plantilla organikoa behin betiko onetsi zuen.
Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero; hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).
Olaztin, 2025eko urriaren 10ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2513189