212. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

2025erako lan publikoaren eskaintza

Alkatearen urriaren 8ko 2507/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi da Burlatako Udalaren lan publikoaren eskaintza 2025erako. Eskaintzan, plaza hau dago sartuta:

–Administrazio publikoko teknikariaren plaza bat (adar ekonomikoa, diruzaintzakoa). Plaza zenbakia: 3.9. Zerbitzu Ekonomikoen Alorra. Hizkuntza-eskakizuna: %7. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Aditzera ematen da, bete beharrez arlo honetan indarrean dagoen araudian xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, zuzenduko zaiona egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2025eko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2513146