212. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, "Horno de Coscolín" hiri-jarduketarako plan berezian. Jendaurreko informazioa

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea "Horno de Coscolín" hiri-jarduketarako plan berezia (ARDU-15 Patio del Horno eta Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziko 19. exekuzio-unitatea). De Urban Abogados eta Blasco Esparza Arquitectos enpresek idatzi zuten, 2021eko otsailaren 3an, eta jarraitu egin zaio NASUVINSAk idatzi eta sustatuko proiektuari (2025eko uztailekoa da). Aldaketa, zehazki, honako hau izanen da: San Anton kaleko 24an dagoen eraikineko (2. eraikina) igogailua publiko-pribatua izatetik soilik pribatua izatera igarotzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork aztertu nahi badu ere edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu ere. Idatziz aurkeztu beharko ditu, Udalaren Erregistro Orokorra baliatuz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2025eko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2513101