1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2227/2025 EBAZPENA, 2025eko urriaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko ekainaren 4an emandako 1106/2025 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketan irakasle kontratatu iraunkorrak kontratatzeko behin betiko proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko ekainaren 4an emandako 1106/2025 Ebazpenaren bidez, irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuak betetzeko sarbide lehiaketarako deia egin zen.
Ikusirik Hautapen Batzordeak egindako kontratazio proposamenak.
Erreklamazioak aurkezteko epea igarota, bidezkoa da, deialdiaren oinarriekin bat etorriz, ebazpen bat ematea behin betiko kontratazio proposamena onesteko.
Aintzat hartuta Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten proposamena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea irakasle kontratatu iraunkorrak kontratatzeko behin betiko proposamena Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko ekainaren 4an emandako 1106/2025 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa arruntean; lanpostuak I. eranskinean daude zerrendatuak.
Bigarrena.–Giza Baliabideen Zerbitzuari eskatzea kontratuak formalizatzeko beharrezko dokumentazioa eska diezaiela interesdunei.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eragindako sailen zuzendaritzei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko urriaren 16an.– Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Luis Gandía Pascual.
I. ERANSKINA.–LANPOSTUEN ZERRENDA
6081 lanpostua.–Javier Armendáriz Martija. Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra. Irakasle funtzioa: jakintza-arloarena. Jakintza-arloa: Antzinatearen Historia. Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
6127 lanpostua.–Alberto Ballestero Izquierdo. Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra. Irakasle funtzioa: jakintza-arloarena. Jakintza-arloa: Filosofia. Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
Iragarkiaren kodea: F2513660